Ortzegunean hasi eta maiatzaren 31 bitartean eginen da Berako Kultur Etxean Mugaz Gain haur eta gazteen antzerki jaialdia zortzigarren urtez.
Helburu nagusiak eskolan egiten den antzerki lana plazaratzea eta publikoa antzerkia ikustera heztea eta ohitzea da. Horretarako, aktore eta ikusleen arteko adin tartea ahalik eta ttikiena izaten ahalegintzen gara, eta emanaldi bakoitzaren ondotik solasaldia egiten da publiko eta aktoreen artean. Heziketa lan hau iraunkorra da urte guztian zehar Berako ikastetxeetan, eskolordutan zein eskolorduz kanpo ANTZERKIA ETA ESKOLA egitasmoaren bitartez antzerkia ikastetxe guztietara iristen delako.
Hauek dira emanaldien xehetasunak:
Maiatzak 16, ortzeguna
- Goizeko 11etan Iruñeako San Fermin Ikastola "X+X2+2X=10 GAZTE".
- Eguerdiko 13:10etan Donostiako Zurriola Antzerki Eskola "Emakume Erretratoa"
Maiatzak 17, ortzirala
- 9:30etan Berako Labiaga Ikastola
"Homosexuala naiz, eta zer!"
- 12:00etan Iruñeako Iturrama Institutua "Ez da hain erraza"
Maiatzak 24 ortzirala
- Arratsaldeko 20:00etan Irungo Doike Antzerki Taldea "Inperfektoa izan nahi dut"
Maiatzak 30, osteguna
- Goizeko 10:00etan Lesakako Tantirumairu Ikastola "Arratsalde bat zinean"
- Goizeko 11:45etan eta 18:30etan Berako Labiaga Ikastola "A ze pertsonaiak etorriko diren!"
- 19:30etan Berako Lau Kato "Infernuko zulora"
- 20:00etan Berako Antzeko Parezido "15. Pabilioia"
Maiatzak 31 ostzirala
- Goizeko 10:30etan eta 19:30etan Berako Ricardo Baroja ikastetxea "Gure kalea"
- Goizeko 11:45etan Irurtzungo Atakondoa Ikastetxea, "Arroxa zuri"
- Arratsaldeko 15:00etan eta 18:30etan, Berako Jesusen Bihotza Ikastetxea-Ricardo Baroja Ikastetxea "Itsasoan laino dago".
Erantzun
Sartu