Eskolen arteko II. Antzerki Topaketak hasiko dira gaur Bilboko Kafe Antzokian. Zenbat Gara, elkarteak antolatuta, maiatzaren 14an, 15ean, 21ean eta 22an izango dira antzerki emanaldiak, 12 emanaldi guztira, zazpi ikastetxetako 300 inguru aktore bilduz.
Bilbo eta inguruko Lehen Hezkuntzako ikasleei begira antolatuta daude topaketak. Ikasturtean egindako lana goraipatzeko eta sormenerako grina pizteko xedez, Ikastetxeetan ekoizten dituzten antzerki saioak benetako antzoki batera ekarri nahi izan ditugu. Horrela, haurrek beste eskoletakoek egiten dutena ikusi ahal izango dute, giro euskaldun batean.
MAIATZAK 14, ASTEARTEA 18:00etan
MAIATZAK 15 ASTEAZKENA 18:00etan
MAIATZAK 21 ASTEARTEA 18:00etan
MAIATZAK 22 ASTEAZKENA 18:00etan
Egun guztietan sarrera 2 euro kostako da. Zenbat Gararen LAGUNTXOAK doan sartuko dira.
Antzerki topaketa hauek Kafe Antzokian izango dira. Zenbat Gara elkarteak antolatuta,
Erantzun
Sartu