Europar guztiak, genetikoki euskaldun
Ikerketa hori Spektrum der Wissenschaft aldizkari alemaniarrak argitaratu du. Euren azken zenbakiko azalean, honako titularra irakur daiteke: "Europearren jatorrizko hizkuntza", euskarari buruz.
Hizkuntzalaritza eta genetika uztartuaz, euskaldunak Europako jatorrizko herria zirela diote artikuluaren egileek. Alde batetik, mendi, ibai eta aran izenek jatorrizko biztanleek ipinitako izenen arrastoak gordetzen dituztela diote; bestetik, gaur egunera arte, Euskal Herrira herri migraziorik egon denaren frogarik ez dagoela gogorarazten digute. Horrek esan gurako luke, euren ustez, euskara (ordukoa, jakina) izan zela europarren lehenengo hizkuntza.
Adibide interesgarriak proposatzen dituzte ikerlariek. Adibidez, Ebersberg mendi izen alemaniarrak "ibar" berba euskaldunean izango luke jatorria; berdin gertatuko litzateke "Ebrach" ibai izenarekin. Aranen izenekin, berdin: Aranbach ibarraren izena aipatzen dute. Euren ustez, orduko euskaldunek ez omen zioten ibai, aran edo mendi bakoitzari izen jakin bat eman, baizik eta haiendako izen orokorra erabili omen zuten, guztiei "ibar", "mendi" eta "aran" deituz. Ondorioa, euren hitzetan: "gure geneen hiru laurdenak antzinako euskaldunengandik datoz".
Datu horiek guztiak Gara egunkariaren atzoko zenbakian aurki ditzakezue, gaztelaniaz.
Erantzunak kargatzen...