Teknologia albisteak

PC + DVD = Pirata

Erabiltzailearen aurpegia
Gari Araolaza - C&S
2002-05-13 : 14:05

Aurpegira pirata deitu didatela sentitzen dut pasa den astean gertatu zaidanarekin. Ba, arrazoia dute, beraiei esker pirateatzen hasiko bait naiz.

Nire ama portatila erostekotan hasi zenean DVDarekin erosteko aholkatu nion, telebistara lotu eta bideoklubean alokatutako DVDak ikusi ahal izateko.

Normala den bezala, legezko ordenagailua, lizentziadun Windows ME sistema eragilea eta lizentziadun PowerDVDa. Den dena estandar eta legala.

Lehenengo pelikula hartu nuen bideoklubean prueba egiteko. Kaka zaharra!

DVD hau kopien aurka babestuta dago, beraz ezin da ikusi telebistako irteera duten ordenagailuetan

Falta zitzaiguna! Nik pirateatuko dudan beldurrez ez didate filma ikusten uzten!

PowerDVD softwarearen egileek konfirmatu didate:

Debido a las limitaciones impuestas por el Foro DVD, todos los fabricantes de equipo y programas para la lectura de los DVD tienen que ajustarse a nuevas reglas.

Entre ellas se menciona:

Impedir la reproducción de un DVD cuando se encuentra activada la salida de TV de una tarjeta de video que disponga de ella.

Estamos de acuerdo con usted y no. Sí, porque tiene derecho a ver las películas que adquiere o renta en el equipo de su preferencia. No, porque, dada la flexibilidad de los equipos informáticos, se presta al "pirateo" ilegal de las mismas.

Desgraciadamente no hay forma "legal" de dar la vuelta a esto.

Beraz soluzio garbia daukat:

Goiz bat galduko dut portatil horretan Linux eta DeCSS (DVD-ei babesa kentzeko programa) instalatzen eta hemendik aurrera filma guztiak ikusi ahal izango ditut. Nahi izan ezkero, kopiatzeko ere erraza daukat modu horretan.

Aurpegira pirata deitu didate. Ba bale, pirata izango naiz.

Erantzun

Sartu