Teknologia albisteak
1

Denda birtualak: zein da eredua?

Erabiltzailearen aurpegia
Maria Elurtondo - Altsasu
2002-05-13 : 14:05

Ez dakigu eredurik badagoen ere, baina denda birtualetan zer den garrantzitsua... "user experience" deitzen denak zeresan handia du. Euskal herritik egiten diren denda birtualak zaintzen dute halakorik? Zuk zer diozu?

Eta zer da "User Experience"? ba erabiltzaileak, kasu honetan erosleak, denda horretan nabigatzeko duen esperientzia litzateke. Horretarako aukerak ez dira asko eta erosleari gauzak erraztetik dator idealtasunaren irudia:

  • Erosleak erraz aurkitu ditzake produktuak? Eta topatu ostean erostea erraza da? Erosleak erraz, modu erosoan eta seguru eros dezake?
  • Dendaren interfazea ondo orientatua dago? Eroslearen nahiak asetzeko moduan?

Hauek dira on line dagoen denda batek egin ditzakeen galdera garrantzitsuenetako bi, baina Euskal Herriko dendek erreparatzen diote horrelakoei?

Modelo idealak bi esperientzia bereizten ditu:

1) Esperientzia funtzionala: Interfazea erabiltzaileari egokitua dagoenean. Horrela, erabiltzailearekin egin beharrekoa erraztu egiten da. Beldurrak uxatuz eta dudak baztertuz.

2) Esperientzia disfuntzionala: Norbera egokitu behar denean interfazera. Hau da, erabiltzailearen esku dago gauza batuk funtzionatzea edo ez. Kasu hauetan webgunean nabigatzea ez da erraza izaten eta mugimenduak konplexutasunez egiten dira.

Edukia, webguneak izan behar duen estruktura eta konektatzeko modua zaindu behar dira. Bestela, denbora eta dirua galtzen dira. Eta nago, ez ote zaien gutxiegi inporta saltzaileei erabiltzaileok ea denborarik galtzen dugun edo ez. Idatzi hau objetu txiki bat erostera nindoala gertatu zaidanaren ostean egin dut.

Erantzunak

Morgana, Kamelotetik
2002-05-16 : 16:07

"Antzekoa" irakurri dut oraintxe orrialde honetan:

http://www.baquia.es/com/20001105/bre00028.html

Erantzun

Sartu