Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ostadarren ziber-porra abian da

Ostadar K.F.k Giro, Tour eta Vueltarako antolatu duen PORRAn parte hartzea proposatzen dizu. Erraza da, egin behar duzuen bakarra hamar txirrindulari aukeratu eta banatuko diren sariak lortzeko adineko zortea edukitzea da. Hiru itzulietariko bakoitzean, txartelaren SALNEURRIA 7 € izango da. GOGORATU: IZEN BERDINAREKIN bost boleto bete beharrean, HAMAR BOLETO egin daitezke.

Ziber-porrak ez du balio webaren bidez parte hartzeko (ordainketa antolatzea oso zaila izango zen, besteak beste). Horretarako Ostadarrek Lasarten banatzen dituen orriak bete behar dira. Baina behin izena emanda eta ordainduta, Internetez jarraitu daiteke, hori bai.

Ostadar Kirol Fundazioa

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu