Johanes, Bargotako Aztia
2002-05-10 12:05
Azaroan agertu zen Sustatun Bargotako Aztiaren inguruko webgunea zegoela. Orain Interneten egoteaz landa, paper formatuan ere egon badago. Txalaparta argitaletxearen "Axuri Beltza" bilduman atera du, txukun eta polit askoa, "Johanes, Bargotako Aztia" izeneko liburua. Honek zerbait frogatzen badu hauxe da: teknologia berriek ez dutela ekarriko liburuaren desagertzea, kritiko apokaliptiko zenbaitek iragarri bezala. Aitzitik, hona hemen kontrako adibidea; teknologia berriak eta literatura ohiko formatuan uztartzen dituen proiektua... "Johanes, Bargotako Aztia" salgai dago txalapartako Internet dendan ere.
Erantzunak kargatzen...