Jende Kateak euskararen alde
Datorren maiatzaren 11an Jende Kateak osatu nahi dira Irun, Hendaia eta Endarlatzatik abiatuta. Ekimen honen helburua euskararen eta beronen alde lanean gabiltzanon aurkako erasoei erantzutea da. Era berean, euskararen lurraldean hizkuntza eskubideen berma aldarrikatu nahi da. Horregatik aukeratu dira hiru puntu horiek: bakoitza eremu administratibo ezberdinean daudelako, eta era honetan euskararen lurraldea aldarrikatu ezezik, euskaldun guztion hizkuntza eskubideak bermatuak izan behar dutela adierazi nahi da.
Hona hemen deialdia:
- Ekintza: Irun, Hendaia eta Endarlatzatiuk abiaturiko JENDE KATEAK.
- Lelo nagusia: Euskararen ofizialtasuna erein
- azpileloa: Herritar guztien hizkuntza eskubideak bermatu
- Noiz: maiatzak 11, larunbata
- Lekua eta ordua: Irungo azken rotondan 17:30etan / Hendaiako tren geltokian 17:30etan / Endarlatzan 16:30
Bestalde, euskararen normalizazioa lortzeko, "ezinbestekoa da helburu horren alde lanean gabiltzan guztiok batera ekitea", Mujikak adierazi zuenez. Horregatik guztiagatik, "indarrak batu" eta larunbateko jende katean parte hartzeko deia egin zuen Amaia Mujika Euskarak Batzen elkarteko kideak Euskaldunon Egunkarian esandako moduan.
Informazio gehiago: Tel.: 943 44 56 65/ 647 70 13 02 / e-posta: murumendi@euskalerria.org
Erantzunak kargatzen...