Turkiako armada eta Frantziaren arteko harremanak hautsi berri
Hogeita hemezortzi argazkik osatzen dute argazki erakusketa, eta Turkiako politiko eta armadako buruen argazkiak ikusi daitezke. Besteak beste, Turkiako Estatu Buruaren argazkia azaltzen da, Husein Kivrikoglurena, hain zuzen.
Informazio askatasunari trabak
Argazkietan azaltzen direnak prentsa askatasunaren benetako arerioak omen dira. Ez ei dute informazio askatasunaren eskubidea defendatzen, are eta gehiago, oztopatu egiten dute kazetarien lana eta hori da erakusketa horrek salatu nahi duena. Turkiako armadak ez du begi onez ikusi erakusketa hau, eta Frantziarekin dituen harremanak hautsi egin ditu. "Ez dugu gure jeneralaren izena horrela zikintzen utziko", adierazi berri dio militar batek Turkiako telebista bati (NTV). Hau gutxi balitz, Turkiako armadak Frantziako abokatu baten zerbitzuak kontratatu berri ditu, argazki erakusketa horren aurka egiteko.
Erantzunak kargatzen...