Behatokiak hizkuntz eskubideen buruzko aldizkari digitala kaleratu du
2002-05-08 15:05
Aurreneko zenbakian, euskararen egoeraren berri eman du Behatokiak, aurkezpen moduan. Hala, nabarmendu du euskara bost erregimen juridiko diferenteren pean dagoela eta egoera berezi horrek euskararen garapen osoa eragozten duela. Are gehiago, euskal hiztunen hizkuntza eskubideak euskal herrialde historiko guztietan eta administrazioaren maila guztietan urratzen dituztela azpimarratu du Behatokiak, halaxe ondorioztatu baitzuen 2001eko txostenean. Behatokiaren iritziz, nazioarteko erakundeek ere izan behar dute horren berri, eta Behatokia Newsletter tresna eraginkorra izango da informazioa zabaltzeko ahaleginean.
Behatokia Newsletter aldizkaria doanekoa da, eta harpidetza eskaerak honako helbidean egin daitezke: behatokia@behatokia.org
Erantzunak kargatzen...