Teknologia albisteak

Indymedia NL (Holanda) epailearen aurrean?

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Etxenike
2002-05-08 : 13:05

Alemaniako tren konpainia Deutsche Banhof, Indymedia NL (Holanda) epailearen aurrean eramango duela mehatxatu du, Radikal aldizkariaren ispilura eskaintzen duten binkuloa ezabatzen ez ba dute. Indymedia NL binkuloak ez dituela kenduko esan du. Hona hemen beraien komunikatua

Indymedia Holanda ez dago prest Radikal aldizkarira bidaltzen dituztenen binkuloak ezabatzeko.

Deutsche Bahnen salaketaren ondoren: Indymedia NL ez dago prest RADIKALen horriei lotura kentzeko.

Aurreko asteartean, apirilaren 23an, Indymedia NL-ri (Holanda), bere webgunean zegoen horri bat kentzeako eskatu zioten Deutsche Bahn Konpainiako abokatuek eskutitz baten bidez. Lotura horiek, Radikal aldizkari zaharraren ispilura bidea ematen zuten. Gune horietan agertzen diren bi artikuloengatik, epaiketa bat egin zen aurreko astean.

Deutsche Bahnek (Alemaniako Burnibideak) epailaren aurrean artikulo horietan agertzen den informazioagatik salaketa ezarri zuen, besteak beste trenez egiten den arras gaitzetsitako garraio nuklearra atzeratzeko zenbait azalpen teknikoak emateagatik. Epaileak, XS4ALL Holandako ISPari ezabatu arazi zion, horriak bere harpidedun batenak zirelarik. Epaiketarena ezagutzera eman zenetik, gune ispilu ugari zabaldu dira mundu osoan. Horiei lotura eskaitzen dien horria ez ba da behin betikoz kentzen, Deutsche Bahnek salaketa berria egingo du.

Indymedia NL ez dago prest Deutsche Bahnen eskaera betetzeko. Horretarako hiru arrazoi ematen dituelarik:

  • Lehenik, lotura horiek ez dute aipatutako artikuloetara bide zuzena ematen, artikulo horiek duten gune ispiluetara baizik. Artikulo horiek nahiko sakonki sartuta daude. Debekatutako materia, Indymediatik, hiru kliketara dago (Indymediatik ispilura, ispilutik "Radikal"era eta handik artikuloetara). Eskaera hauei bide emateak Interneten oinarria arriskuan jarriko luke, loturak oinarriaren zati garrantzitsua baitira.
  • Bigarrenik, Indymedia NL nazioarteko informazio sare independiente baten partaidea da, eta hortan dihardutenak bolondres ari dira. Bere guneetan edozeinek testu, argazkia, audio edota bideoa argitatatzeko aukera du argitaratze irekiaren sistimaren bitartez. Erakundearen esanetan edonork loturak bidaltzeko eskubidea du, edukietan zer dagoen kontutan eduki gabe, eta eskubide hau bermatu nahi du.
  • Eta azkenik, Indymedia NLren ustez, eskaera horiek betetzeko, edozein sistema demokratikoaren oinarria den prentsa askatasuna, hala nazional mailan nola nazioartekoan ere, arriskuan jarriko litzatekela. Loturak zentsuratzeko aukerak ondorio larriak izanen lituzke gizarte maila guztietan, informazio aske jasotzeko aukera itxiko lukeelako. Hau guztiagatik, Indymediak borroka honetan interesa duten guztion sustengua eskatzen du. Indymediak azpimarratzen du salatutako loturak publikoki eskuragarri diren horriei egindakoak direla direla, eta ez daude Indymediaren ardurapean.

Aipatutako orria ikusteko zanpatu hemen

Erantzun

Sartu