Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara Mintzatuaren Corpusa

Asto Rider
2002-05-08 02:05

Euskara Mintzatuaren Corpusa, John Aske (irakasle laguntzailea, Atzerriko Hizkuntzen Departamentua, Salem State College)

Grabaketa egin zutenean, gelan ez zegoen beste inor, grabagailua soilik. Hizlariak mintzagaia izan zezan, bi filma mutur labur erabili zituen John Aske irakasleak: 21 istoriotan 7 minutuko The Pear Story filma mutua (orain dela 20 urte Chafe irakasleak Berkeley-ko Unibertsitatean hizkuntza ikerkuntzan erabiltzeko berariaz egindakoa) eta beste 21 istorioetan Charlie Chaplin-en Modern Times filmaren 12 minutuko zatikiak jasotzen dira.

Grabaketak 1993an egin zituen John Aske irakasleak euskal hitzen hurrenkerari buruzko azterketa baterako. Transkribapenak Edwards-ek eta Lampert-ek 1993an emandako arauen aldakuntza txiki batzuk eginda jasoak dira.

Hizlariak adin talde, euskalki eta hizkuntza trebetasun desberdinekoak dira. Bilduman hizlarien ezaugarriak ere jasoak daude. Gainera, 42 istorioekin batera, beste 53 soinu fitxategi ere jasotzen dira, bat-bateko hizketak edo irudien deskribapenak gehienbat.

Bilduma ez da doanekoa, baizik ordainpekoa. ELDAren orriak argitzen duenez, 45 euro ordaindu behar dira bilduma eskuratzeko.

Informazio gehiago: European Language Resources Association

Euskara Mintzatuaren Corpusa: http://www.elda.fr/cata/speech/S0123.html

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu