Josu Landaren Odolbildua dago Inteneten, edo hobeto esan, "odolbildua" nobela berria. Euskaraz Interneten aurkezten den lehenengo eleberria da. Susak egin du apustu berri hau. Susaren webgunean berriz ere nobedadea.
Josu Landak Susaren webgunean jarri du Odolbildua liburua. Maiatzaren hasieran aurkeztu da Donostiako Udal liburutegiko sotoan eta baita Likiniano infogunean ere.
Gerra ondorengo galtzaileen istorioa 50. Hamarkadako Bilboko Ezkerraldean girotu du autoreak. Nobela beltza dela esan dezakegu. Josu Landak esan duenez, ez da nahikoa istorio irakurgarria idaztea, ekarpena egin behar da. Horixe egin gura izan du Landak, 19 urtean libururik ateratzeka egon eta gero.
Askotan sartzera gonbidatzen duen webgunea da Susakoa. Berriak fresko-fresko ematen ditu eta ez bakarrik Susaren liburuenak, hainbat libururen kritikak irakurri daitezke. Literatura gaitzat hartuta sareratu zen lehenengo webgunea.
Beste atal interesgarri bat: Literatur emailuak
Literatur ekimenak iragartzearren sortutako e-posta bidezko albistegiak dira Literatur Emailuak. Susa argitaletxearen web guneko berritasunekin batera, idazleen hitzaldien zein errezitaldien albisteak emanen dizkizugu. Efemeride sail bat antolatu dugu, euskal idazleak gogora ekartzeko.Eta beste web gune batzuetako edukiei erreferentziak egiten saiatuko gara. Izena eta helbidea emanez gero emailuak zure postontzian jaso ahal izango dituzu.
Ez da berria Koldo Izagirrek ere nobela bat idazten diharduela Internet erabilita. Zertarako Interneten idatzi? saio honen helburua, literaturari buruz jardutea pixka bat, eztabaidatxoren bat sortzea, zaletasuna piztea, iritziak trukatzea... izan da. Izagirrek ziberirakurleei egindako idatzian dioenez: Irakurleak testua bere egiten badu, egile bihurtzen da. Hori probokatu nahi nuen nik, zalantzak sortzea besterengan ere. Orrialde hauetan, Koldo Izagirre idazten ari den nobela agertuko da pixkanaka. Idatzi ahala ipiniko dira kapituluak, hala nola zuzenketak eta berridazketak. Oraingoz, nobelak ez du izenbururik eta lehen lau kapituluak irakur ditzakezu.
Denda, ere aurkituko duzu webgune honetan. Hantxe eros dezakezu Josu Landaren liburua zein beste pila bat. Webeko dendan erosiz gero, amukoak bildumako liburuak jasoko dituzu opari, zuretzat espreski idatzi eta inprimatutako liburuak.
Erantzun
Sartu