Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gazteria euskal kulturaren alde

Gazte topagunea - Topagunea
2002-05-07 18:05

Kultura "mugikor eta aldakorra" dela-eta, gazteriak euskal kulturaren aldeko Gazte Topagunekoek kontzertuak, jolasak, eztabaidak. bertsoak, gastronomia lehiaketak eta beste antolatu dituzte

Gaurtik Maiatzak 12ra, Bilboko "Kaskagorri" eta "Adaska" gazte kultur elkarteek antolaturik, Bilbo eta inguruko gazteak euskal kulturara hurbiltzeko hainbat ekimen prestatu dituzte.

Lau hitzaldi Bilboko auzo desberdinetan:

  • Hilaren 6an bertsolaritzaren inguruko hitzaldia Santutxuko Sorgintxulo Gaztetxean.
  • Hilaren 7an euskal kirolen inguruko hausnarketa La Burtsa auzo etxean, hilaren
  • Maiatzaren 8an gazteentzako kultur lokalen inguruko eztabaida Deustuko Gazte Lokalean
  • Hilaren 9an musikaren inguruan Errekaldeko Kukutza gaztetxean.

Asteburuari begira Arenalean gune desberdinak kokatu nahi dira: Kirol gunea, Kultura gunea eta Musika gunea.

  1. - Kirol gunean: Herri kirolen erakusketak, kirola praktikatzeko eta ikusteko aukera
  2. - Kultura gunean: hilaren 10ean, "gazte esperientzien" erakusketaren hasiera (17:30) hilaren 11n, kale animazioa (10:00), panel mugikorretan graffiti sortzaileen erakusketa (10:30), Bilboko Lehen Gazte Gastronomi Lehiaketa (11:00), malabarismo eta txalaparta tailerrak (11:30), Bizkaiko Bertso Eskolen arteko finala (12:30), lehiaketa gastronomikoaren plateren erakusketa (13:30), sagardo kupelekin txotx (14:00), herri bazkaria (15:00), koadrilen arteko herri kirol olinpiaden eta lehiaketa gastronomikoaren sari banaketa (16:30), euskal dantzen ikastaro masiboa (18:00), kale antzerkia (19:00), pasakalea (19:30). Hilaren 12an, haurrentzako puzgarriak eta tailerrak (10:00), pailazoak (11:30), euskal dantzen erakusketa (13:00), bertso bazkaria (15:00), ipuin kontalaria (16:30), kale antzerkia (18:00), bukaera ekitaldia (19:00).
  3. - Musika gunean: hilaren 10ean, sarrera ekitaldia lunch baten bidez (19:00), poesia liburu bat idatzi berri duen idazle gazte baten liburuaren aurkezpena Mikel Urdangarin abeslariaren labuntzaz (19:30), laburmetraien proiekzioa (21:00), ipuin kontalaria (23:00). Hilaren 11n, kulturaren egoeraren diagnosia (21:00), Jarbanzo Negro Belgikako taldea, Banda Bassoti italiarrak eta Betagarri gasteiztarrak edo Dr Deseo bilbotarra (22:00-02:00).

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu