Umeek 8.000 erailketa ikusten dituzte
Beldurgarriak dira zifrak. Umeek, lehen hezkuntza amaitu orduko 8.000 erailketa ikusten dituzte telebistan. Hemezortzi urte egiten dituztenerako 200.000 biolentzia eszena ikusi dituzte. Telebistarik bariko eguna bultzatzeko nahikoa datu, ezta?
Teleikusleen elkarteak egin du deia. Maiatzaren 10ean izango da telebistarik gabeko eguna. Aurtengoan gaia biolentziarekin lotura dago. "Bakea eragiteko" leloarekin egingo da telebistako hainbat irudiren egokitasun eza salatzeko eguna. Egia esan, ohikoa da erailketak ikustea telebistan, baina zifrak ohikotasun hori kuantifikatzen dute. 16.000 erailketa ikusi daitezke hemezortzi urte bete orduko.
Teleikusleen elkartekoek esaten dutenez: biolentzia normala izatera heldu da eta ikuslea ohitu egin da biolentzia irudi pila horrekin bizitzera. Erresuma batuko eredua hartu beharko litzateke. Han, mozkinetan kalterik jasan gabe ere, filtro batzuk aplikatu dira biolentzia irudiak gutxiago izan daitezen.
Ez da telebistaren aurkako eguna izango, baizik eta kalitatezko telebista baten aldekoa eta bereziki biolentziaren kontrakoa.
Erantzunak kargatzen...