Ganberek Internet jarri dute arazoak konpontzeko bide. Enpresei zuzendutako ekimena da eta munduko enpresen arteko edozein konflikto konpontzea da helburua. Beraiek diotenez, azkar, bizi, eta eroso egin ahal izango da.
Epaibidez baino errazagoa izango ei da eta baita merkeagoa ere. "Eurocamara" delakoaren koordinaziopean sortutako ekimena da, hau da, 1200 ganberak osatzen duten elkarteak koordinatuko du ekimena.
online confidencen sartzeko, enpresa izan beharko da eta ganbera bateko partaide era berean. Finantziazioa europar komisioaren kargu izango da.
Parte hartzen duten enpresek beren webguneetan zigilu bat izango dute arbitraia onartzen dutela esanez. Horrela, zigilu horretan klik egitearekin batera enpresak zerbitzua erabili ahal izango du. Zerbitzu honek 48 orduren buruan sententzia bat eman ahal izango du eta horrela denbora eta dirua aurreztu. Horren kontrara, arbitraia horrek erabakitakoari men egin beharko dio zigilu hori duten enpresek.
Gipuzkoako ganbera badabil honen gaineko berri ematen, baina oraindik ez dago martxan webgune hori. Itxura denez, sistemak homogeneizatzen dihardute, batetik; bestetik, segurtasun eta konfidentzialtasuna bermatzeko sistemak probatzen. Ekainaren hasieran fruituak ikusten hasiko omen gara.
Erantzun
Sartu