Teknologia albisteak

LH-ko titulua atera zure etxetik

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - sustatu
2002-05-06 : 12:05

Hezkuntza departamenduak Internetez egindako Lanbide Heziketa ikasketak homologatuko ditu. Bi milioi eta erdi euro erabiliko ditu horretarako. Edukiak prestatzea izango da erronka.

Bi eratako materiala

Bi eratako materiala

Batetik, LH egiten dihardutenei laguntza emateko materiala egongo da sarean, batik bat euskaraz; bestetik, fisikoki ikastetxean egon ez arren ikasteko moduko materiala. Azken hau heziketa iraunkorrarekin loturan.

Modularra

Jorge Arevalo Lanbide Hezkuntzako kontseilariak esan duenez, ikasketok modularrak izango dira. 40 orduko ikastaroekin. Horrela erraz egin ahal izango dira ikasketok, modu duin, sinple eta praktikoan.

Jorge Arevalok argi dauka materiala Interneten jarri behar dela edukia: Informazio gizartean gaude bete-betean, baina ordenagailuak kopuruz gehitzea ez da nahikoa, edukiak eman behar dira ahalik eta gehien eta modu onenean.

Animatua izango da webgunea

Erakargarria egite horretan, aurkezpen berritzaileak eta animatuak egongo direla aurreratu du Arevalok. Gainera, 14 urtetik 65 urte bitarteko edozeinek erabili ahal izango ditu. Biologia, matematika eta ustez oihartzun handiena izango duen hizkuntzen irakaskuntza.

Baina noizko? Printzipioz urte amaierarako gura dute sareratzea.

LH-ko ikasle kopurua ia bikoiztu egin da azken bost urteotan eta sareko aukerak ere lagunduko du ikasle olde horri aurre egiten. Eusko Jaurlaritzako Lanbide Heziketako zuzendari Iñaki Mujikak esan duenez, geroa dakarren negozioa da Lanbide Heziketa.

Erantzun

Sartu