Teknologia albisteak

Watergate eskandalua argitzear

Erabiltzailearen aurpegia
Xabi
2002-05-03 : 15:05

Watergate eskandalua nork aireratu zuen argituko ei dute ekainaren 17an eskainiko den erreportajean. Orduan ere kazetari batek "garganta profunta" delakoren adierazpenek lagunduta Watergate eskandalua sortu zuen, munduko inperio handiena kolokan jarri eta Richard Nixon presidenteari boterea kenduz.

Prozesu hartan, Nixonen aholkulariak, John Dean-ek ere zerikusi handia izan zuen. Bi hilabete barru, hortaz, "garganta profunda" delakoa ezagutzeaz gain, erreportaiak argira aterako ditu nazio handiaren trapu zikiñetako batzuk.

John Dean, Nixonen aholkulari ohiak, Salon.com aldizkari elektroniko independientea aukeratu du bere erreportajea sarean jartzeko, eta dokumentua ez omen da makala izango. Albiste hau terran dator gaur.

Ekainak 17. Egun esanguratsua

Erreportajea aireratu eta 2 egun beranduago 30 ute izango dira "The Washington Post"-eko Bob Woodward kazetariak "garganta profunda" delakoa elkarrizketatu zuela. Elkarrizketa horrek Ameriketako Estatu Batuak historiako eskandalu handienetako batetara bultzatu zituen.

Dean-ek 20 urte ikertzen pasatu, eta 30 isilik igaro eta gero, kontuak argitzeko ordua dela aurreratu du. Hala ere, "garganta profundarekin" izan diren bakarrak, orduan The Washington Post-en lan egiten zuten, Bob Woodward eta Carl Bernstein dira. Bi kazetari hauek pultzer saria eskuratu zuten 36 hilabeteko ikerketa egin eta gero, eroskeria kasuak, espioitza politikoa eta diru publikoaren legez kanpoko erabilera gizartearatzeagatik.

Ekainak 17an irtengo de publikazioarekin, John Deanek amets bat beteko duela azpimarratu du; "Izan ere, pertsona bat bakarrik dago Richard Nixonek ni baino gehiago gorrotatzen zuena. "Garganta profunda", hain zuzen". J. F. Kennedy-k ere izango du zer esanik...

Erantzun

Sartu