Halaxe da. 40 orduko grabazioa egin daiteke aparailu berri honekin. Gainera, norberaren e-posta kontsultatu daiteke telebista bidez. Estatistikek esaten dute Telebistatik ordenagailurako jauzia egiten dihardutela gazteek. Hauek konturatu dira.
Techfoundries-ek aurkeztu du aparailu berria. Bere izena InOut TV da. Aparailuak 40 ordu grabatu ditzakeen disko gogorra du. Menu bat dauka eskura zein programa dauden kontsultatzeko eta erabakitzeko zein grabatu. DVD grabatzailea ere badauka gainera.
Enpresa honek 100.000 aparailu saltzeko asmoa du, eta gehiago ez saltzearen arrazoietako bat prezioa izango da, seguruenik: 1.000 euro. Eta ez hori bakarrik, hilean kuota bat ere ordaindu beharko da 10 eurokoa.
Bideoa bazterrean lagatzera omen dator aparailu hau. DVD eta CD grabatzaileak ere baditu, informazio zerbitzua ere emango du eta baita norbere e-maila begiratzeko aukera ere.
Gehiago jakiteko hemen.
TechFoundries (tekno-ola edo itzul genezakeen) Katalunian kokatutako enpresa da. Bere bultzatzaile ezagunena Eudald Domenech katalana da, Espainian Servicom Interneteko zerbitzu enpresa sortu zuena 1993an, eta Telepolis ataria 1995an.
Erantzun
Sartu