Sustatu logoa Teknologia albisteak

Udararako bizikleta ederrak

Leire Cancio - Elhuyar
2002-05-02 14:05

Bada, lehengoan sustatu.com-en agertu bezala, orain dela bi aste www.zernola.net gazteentzako web gunea martxan jarri genuen. Eta egia esan, nahiz eta oraindik disgustu handirik eman ez digun ( nerabezaroa iritsi arte barealdia izango dugu akaso),arazotxo bat badaukagu: pertsonaiaren izena eta nondik datorren gogoratu ez dela egiten.

Bada, horri erremedioa lehenbailehen jartzeko lehiaketa bat antolatu dugu, eta bai izena eta bai istorio politena bidaltzen digutenei ORBEA bizikleta bana emango diegu. Eta, gainera, bizikletak ORBEA mountain-bike talde ofizialaren bi bizikleta eder dira. Gauza bat... lehiaketan 8-16 urte bitarteko gazteek besterik ezin dute parte hartu. Bueno, bada, parte hartzera animatu nahi zaituztegu, eta zorte on! Lehiaketaren inguruko informazio gehiago www.zernola.net-en helbidean izango duzue.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu