Sarean kontari ipuin lehiaketa
Gaia norberak aukeratua izango da eta kategoria bakarra izango da (partehartzaileek 18 urtetik gora izan beharko dute). Idazlanen luzerak gutxienez bi orrialdekoa izan beharko du eta gehienez 5ekoa.
Lanak posta elektronikoa erabilita bidaliko dira. Lehiaketan parte hartu nahi dela adieraziz bidaliko da mezu bat ipuin-lehiaketa@santurtzieus.com helbidera eta mezuari erantsiko zaio ipuina doc formatuan. Jaso ahala, Santurtzieus web-gunean jarriko dira lanak.
Lanak 2002ko maiatzaren 20tik 31ra bitartean bidali beharko dira, biak barne.
Lau sari egongo dira. Hauetatik hiru epaimahaiak emango ditu eta laugarrena, irakurleek. Saritutako ipuinak aipatutako web-gunean argitaratuko dira.
- saria: 350 euro
- saria: 300 euro
- saria: 200 euro
- saria: 200 euro (Interneteko bozketa baten bidez aukeratuko dute irakurleek)
Epaimahaian Santurtziko Udaleko ordezkari bat, Santurtziko Udal Euskaltegiko ordezkari bat, Euskal Idazleen Elkarteko ordezkari bat eta Euskaltzaindiaren ordezkari bat izango dira.
Informazio gehiago hemen
Erantzunak kargatzen...