Sustatu logoa Teknologia albisteak

Greziako interpreteak espetxera!

Asto Rider
2002-04-29 18:04

Hurrengo egunean, ostiralean, Greziako erlijio ortodoxoak ospatzen duen aste beteko oporraldia hastekoa zenez, epaileak auzibidea guztiz amaitu nahi zuen, kosta ahala kosta. Hamazazpi orduko epaiketa izan zen. Greziar interpreteak, 15 orduz (!) interpretazio lanetan aritu eta gero, porru eginda zeuden noski, ezinean, grekoaz mintzatu behar zutenean ingelesez, ingelesez behar zutenean grekoz.

Azkenean, lau interpreteek matxinatu egin behar izan zuten, eta haietako hiruk hanka egin zuten auzitegitik. «Neka-neka eginda gaude», azaldu zioten epaileari, baina Potoula Fotopoulou andereak erantzun zien halako lana ongi eramateko gauza ez baziren, ospitalera joan beharko zutela...

Hamabost orduz interprete lanak egin eta gero, harritzekoa da nola bizirik irautea lortu zuten, egia esateko.

Berria osorik BBC katean

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu