Arazoa zein da? Jakitea ia bezeroa benetan txartel horren jabea den Mastercard eta Visa-k egin dituzte lehenengo frogak. Visak AEB-n eginak ditu lehenengo frogak. Erabiltzea oso erraza dela diote.
Visak egindako ikerketa batek dioenez, Ipar Ameriketako biztanleen %70ek errazago egingo ditu erosketak. Seguruago sentituko da.
Estatuan 28,6 milioi Visa txartel daude eta La Caixak ematen du dagoeneko zerbitzua. EURO6000, 4B eta Sermepak ere laster kaleratuko dute prestatzen dihardutena, hau da, Mastercard-en erabiltzaileek.
Gero eta gehiago erabiliko direla ez dago dudarik. Gaur da eguna, erosketa elektronikoetan txartela erabiltzen duela biztanleen %90ak.
Beldurra hezurretaraino dago sartuta, eta hori badakite txartelak ematen dituztenek. Beldur horri aurre egiteko, American Express moduko entitateek bueltatu egiten dute dirua baimena eman bariko erosketa bat egiten bada txartel honekin.
Erantzun
Sartu