Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hizkuntza, Israelen gerrarako tresna Palestinaren aurka

Asto Rider
2002-04-29 12:04

Israelgo telebistak arabieraz ematen dituen saioek gutxi gorabehera 1,2 milioi arabiar ikusle dituzte, Israelgo herritarren artean. Erran nahi baita ikusle horiek israeldar naziotasuna dutela arabiar ikusle horiek denek.

Adibide harrigarriak ematen ditu Haaretz-ek. «Okupazio» hitza ez daiteke erabil, non eta ez den hitzez hitz egindako aipamen bat. Palestinar edo arabiar baten esanak aipatzerakoan, ezin da aurretik «azpimarratu zuen» edo antzeko esamolderik ipini, bestela «entzulearen atxikimendu gehiegizkoa» bultza baitezake.

Israelgo armadako ofizialeren batek Jeninen egindako sarraskia guztiz gezurtatzeko esandakoak aipatzerakoan, ez da aski «gezurra da» esatea, ez horixe: aditzak indar bikoitzez adierazi behar dira, adibidez amaieran esanez «ustezko gertaera horiek guztiz gezurrezkoak, oinarri gabeak eta egiaren aurkako biribilak dira».

Azkenik Knesset-eko (Israelgo Parlamentua) kideren bat Ariel Sharonek esandako hitzen aurka mintzatzen baldin bada, informazioa ematerakoan aditz batzuk debekatuta daude. Ezin da «gezurtatu» edo «ukatu» esan, baizik gehienez ere «zehaztu» edo «eragozpenak azaldu».

Berria osorik hemen:

Ingelesez http://www.haaretzdaily.com/

Hebraieraz http://www.haaretz.co.il/

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu