Gipuzkoako merkatariek, dendek, profesionalek eta enpresa txikiek webgune korporatiboa izateko kanpaina abian jarri du Gipuzkoako Kutxak. 300 eurotan subentzionatuko dute orain gunerik ez daukanarentzat, webgunea jartzea. Konekta-Lan izena jarri diote ekimen honi.
Kutxak lagundua izateko, gunea Gipuzkoan kokatutako enpresa batek egina behar du izan. Eta subentzioa jasotzeko, domeinu propioa erosi behar da (kasu honetan, Euskaltel-en eskaintza osagarri bat ere badaukate).
Subentzioa emango dute, behin gunea egin ondoren, hornitzailearen fakturak erakutsita. Konprobatu egingo dute ea orria badagoen, domeinu propioa duen, eta gutxienez 4 orriz hornitua dagoela. Era berean, eskatuko dute Kutxaempresas.net-eko enpresa direktorioan gehitzea egindako gunean.
Kutxak berak hala azaltzen du bere webgunean zer den Konekta-Lan:
------------
KONEKTA-LAN laguntzako ekimen bat da, Gipuzkoako denda eta saltegi, negozio, profesionari eta Enpresa Txiki eta Ertainei irekia, sektore hauek guztiak Internet-en integra daitezen.
Plan horrek zure negozioak Sarean urrutirainoko bidea egin dezan beharrezko laguntza guztia eskaintzen dizu:
KONEKTA-LAN plan malgua eta irekia da. Malgua da zuk zeuk hautatzen dituzulako nahi dituzun zerbitzuak, eta zeuk erabakitzen duzulako noraino iritsi nahi duzun. Eta irekia da, zerbitzuak zeuk nahi duzun hornitzaileekin kontrata ditzakezulako.
Web baten kostoaren %75a 300 euro direla uste du Kutxak. Agian Begira.com 400 euro kostatuko zitzaien.