Itxialdia NUPen Euskararen alde. Bart itxialdia egin dute Ikasle eta irakasle zenbaitek NUPen Euskaraz ikasteko eskubidea errespetatua izan dadin.
NUPek urte zail bat darama eta garai honetan onartuak izan diren euskararen normalkuntza plangintza guztiak, praktikan atzera bota dituzte.
Urte bakoitzerako lege bereziak onartuz joan dira, beren hitzetan "eskariaren neurrian" euskarazko ikasgaiak jartzeko.
Benetan egin dutena zera da: Irakasle bat prest balego eskola bat emateko (1)eta ikasle kopuru minimo batek (termino absolutuetan) euskarazko ikasgaia eskatzen badu (2) euskarazko ikasgaia emango da. Beti ere, ezingo dira 18 kreditu baino gehiago izan Ikasketa bakoitzeko (18/312 adibidez).
Hau ez zegoen batere ondo duela 5 urte, klase bakoitzean 100 ikasle zeudenean. Zer esanik ez orain, matrikulazioa nabarmen jeitsi denean. Burla bat da!
Lehen NUPeko klaseetan 90 ikasle zeudenean 15 minimo bezela eskatzen zituzten, ez zailegia. 30 ikasle badaude 18 eskatzea, tranpa egitea da.
Eta horrela, euskaraz ikasteko eskubidea defendatzeko mobilizazioak jarraitzen dute azkeneko urte hauetan. Bitartean, Errektoretzak hortzak erakutsi besterik ez ditu egiten.
Aste honetan akanpada bat egitekotan hasi ziren kanpusean ikasle aunitz. Astelehenean bota zituzten, asteartean ere bota zituzten eta dendak kendu zizkieten. Berri honetan agertzen den moduan, bart itxialdia egitekoa zuten 100 bat ikasle eta irakaslek eta antza denez 70 bat pertsona atxilotu dituzte, Diario de Navarran irakurri daitekeen moduan. Komisaldegi aurrean jende multzo handia dagoela esan didate.
A ze demokrazia.
Adi egon gaitezen.
aurrera euskara !!
Itxialdi hau Espainiako Poliziak nola hautsi zuen eta 99 ikasle nola atxilotu zituzten atzo, Euskaldunon Egunkariaren kronika honetan