III. Agote Saria eta OEEren jardunaldiak
2002-04-25 11:04
Osasuna Euskalduntzeko Erakundeak (OEE) III. Agote Sarirako deia egin du. osasun munduarekin zerikusia duten euskarazko ikasketetan dagoen testu-hutsunea arintzeko helburuarekin.
Informazioa helbide honetan: III. Agote Saria
- 2000ko Agote Sariaren irabazlea lan hau izan da: Odontoanatomiako eskuliburua Egilea: Jon Jatsu Azkue Barrenetxea
- Abenduaren 8an, Durangoko Azokan jakinarazi zen II. Agote Sariaren lan irabazlea. Edurne Ugarte izan zen irabazlea Patologia Orokorreko Gidaliburua izenburua duen lanarekin.
Bestalde, apirilaren 19an eta 20an hainbat mediku, erizain eta irakasle bildu zen Gasteizko Europa Biltzar Etxean Gaixo terminalari buruzko hausnarketa egin eta txostenak irakurtzeko. Txosten horietako batzuk osorik irakur daitezke hemen
Datorren urtean maiatzaren 9an eta 10ean bilduko gara Donostian: Teknologia eta Osasuna
Osasuna Euskalduntzeko ErakundeaOEE
Erantzunak kargatzen...