Arabako Enpresa Txiki eta Ertainen (ETE) lehiakortasuna hobetzen laguntzen duten jarduerak sustatzea da Promeco-2002 programaren helburua. Besteak beste, ezagutzaren gizarteari lotutako planak, eta informazioaren teknologietara sarbidea izatea eta teknologia horiek ezartzea lagunduko da. Aurkezteko epea, maiatzak 10.
Onuradunak
Sozietate eta zerga helbidea Araban duten edo, gutxienez, produkzio edo zerbitzu zentroetako bat Araban daukaten enpresa ertain eta txikiak, industria alorrekoak edo industriarekin loturiko zerbitzuetakoak baldin badira, eta enpresa eratu zenetik eskabidea egin arte gutxienez urtebete igaro bada. Baita ere, nortasun juridiko propioa duten enpresa taldeak eta elkarteak, eta zerga egoitza Araban duten autonomoak.
Enpresa txiki eta ertaintzat hartuko dira eskabidea aurkezterakoan honako baldintzak betetzen dituztenak: 250 soldatako langile baino gutxiago izatea eta 40 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko negozio bolumena,.edo 27 milioi euro baino gehiagokoa ez den urteko balantzea izatea.
Enpresek egunean egon behar dute Ogasunarekiko eta Gizarte Segurantzarekiko betebeharretan. Laguntzetatik kanpo gelditzen dira sozietate publikoak eta sozietate publikoko erakundeak.
Laguntza motak
Kanpoko profesionalekin, teknologi zentroekin edo zerbitzu profesionalen enpresekin kontratatutako lanetarako eman ahal izango dira laguntzak, baldin eta enpresarentzat baliagarriak diren jardueretan erabiltzen badira eta lehiakortasun arloan abantailak ekartzen badituzte. Honako arlo hauek lehentasuna izango dute:
Enpresa barruko lanak ere diruz lagun daitezke, betiere berariaz bereizirik eta behar bezala egiaztaturik badaude eta enpresak ez badu diru laguntzarik jaso aurreko ekitaldietan antzeko barne azterlanengatik.
Honako hauek ez dira diruz lagunduko:
Araban gauzatu beharko dira laguntza eman zaien proiektuen ondorioak.
Diru laguntza jaso ahal izango dute 2002an hasitako proiektuek, edo lehenago hasitako proiektuei dagokienez, 2002ko ekitaldian ordainduko diren jarduerak eta 2003ko ekaina arte gauzatuko direnak.
Diru laguntzak ez itzultzekoak diren diru laguntzen bidez gauzatuko dira. Diruz lagun daitekeen aurrekontuaren % 30erainokoa izan daitezke, baina gehienez 33.000 euroko mugarekin enpresa bakoitzeko. Osagarri moduan, diru laguntza % 15 gehiago gehitu ahal da, gehienez, baldin eta diruz lagundutako proiektuak enplegu sorkuntza garbia badakar.
Eskabide orriak eta arautegia hemen
Erantzun
Sartu