Helduen Euskalduntzearen V. Jardunaldiak
2002-04-23 14:04
UEUko Glotodidaktika Sailak, HABEren lankidetzaz, 2002ko maiatzaren 10ean Helduen Euskalduntzearen V. jardunaldiak antolatu ditu Bilbon, Euskalduna Jauregian.
Aurtengo jardunaldien gai nagusia ondokoa izango da: Motibazioa ikas-prozesuaren eragile.
Denera ordu beteko bi ponentzia eta hogei bat minutuko zazpi komunikazio izango dira.
- Lehen ponentzia Josu Peralesek (HABE) aurkeztuko du "Euskara helduaroan ikasteko motibazioa: hainbat gogoeta" izenburupean.
- Bigarrena Nekane Arratibelek (Mondragon Unibertsitatea) "Euskara ikasteko motibazioa eta bertan eragiten duten aspektu psikosozial batzuen arteko harremanak" gaia garatuz.
Egitarau osoa ikusteko eta matrikula egiteko hemen
Erantzunak kargatzen...