Sustatu logoa Teknologia albisteak

Ekintzailearen eguna Europan

Apirilaren 24an, Bartzelonako Udalak eta honen Tokiko Garapenerako agentzia den Barcelona Activa-k bultzaturik, 32 hiri europarrek Ekintzailearen eguna jardunaldia antolatu dute batera. Helburua ekimenarekin bat datozen Europako hiri guztietan kultura ekintzailearen aldeko hainbat jarduera batera antolatzea da...

Bartzelonako Udalak eta honen Tokiko Garapenerako agentzia den Barcelona Activa-k bultzaturik, Europako kanpaina baten zati izango den jardunaldi honek hauxe du helburu: ekimenarekin bat datozen Europako hiri guztietan kultura ekintzailearen aldeko hainbat jarduera batera antolatzea.

Jardunaldi honetaz baliaturik, eztabaidak egin eta ideiak trukatzeko foro bat sortu nahi da honelako gaiak jorratzeko: ekintzaileek eta enpresari berriek izan ohi dituzten arazoak, enpresako praktika onen zabalkundea eta ekintzaileari laguntzeko dauzkagun laguntza eta babesei buruzko ezaupideak,...

Jardunaldia Europa mailan izango da, Ekintzaile europearraren eguna eta dagoeneko honako 32 hiri hauek apuntatu dira:

Aarhus (DK) Antwerp (B) Barcelona (E) Bonn (D) Belfast (UK) Bilbo (EH) Birmingham (GB) Bonn (D) Brno (CS) Donostia (EH) Dortmund (D) Dublin (IRL) Gdansk (PL) Geneva (CH) Genoa (I) Grenoble (F) Grosseto (I) The Hague (NL) Helsinki (FI) Heraklion (GR) Lille (F) Liverpool (GB) Lyon (F) Madrid (E) Malm (S) Munich (D) Mnster (D) Oslo (N) Southampton (GB) Stockholm (S) Saint Petersburg (RU) Tallinn (ES) Timisoara (RO) Turku (FI) Utrech (NL) Vilnius (LIT)

Bilbon eta Donostian egingo diren ekitaldien informazio gehiago Sustatu.com-eko hitzorduetan

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu