Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskalgintza birusak jota

Iban - sustatutik
2002-04-22 12:04

Guk susmagarriak diren sei mezu jaso ditugu batera. Ez da kasu isolatua. Askori gertatu omen zaio. Agian zu zeu ere izan zaitezke kutsatuetako bat, edo behintzat izan zaitezke.

Artxibo erantsi susmagarriak dituzte mezuok, eta bidaltzailea askotan ezaguna ere izaten da, Euskal Herritarra batzuen kasuan behintzat. Horrek eragiten du birusa ez dela pentsatzea, baina kontuz! Klez.I izeneko birusa zabaltzen ari da aspaldian gure artean.

Gehienetan moduan, Windows sistemako zulo bat erabili dute barrura sartzeko. Sistema hori erabiltzen duzuenok, beraz, argi.

Konpontzeko:

Konpontzeko partxe bat atera da. Lortzeko pandaren webgunera jo dezakezu eta handik jeitsi. Birusaren gaineko informazioa era baduzu gehiago jakin gura izanez gero.

Gogoratu Sustatuko harpidedun zaretenoi ezinezkoa dela Sustatutik kutsatu ahal izatea. Ez dizuegu artxibo erantsirik bidaltzen, beraz, egunero jasotzen dituzuen notizien laburpenak eta titularrarekin ezin kutsatu. Norbaitek harpidetu gura balu jo hona. Zure posta helbidean jasoko duzu egunero-egunero kaleratzen diren berrien laburpena.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu