Iglasware. Beste trago bat hartzeko beti prest
Cambridgen, Massachussets, dagoen Mitsubishi korporazioko Electric Research Laboratories (MERL), edalontzi inteligentea asmatu dute eta iGlassware sistema deitu dute.
Lapurreten aurkako sistemek bezala, iGlasware sistemak irrati huinak erabiltzen ditu eta edalontzia husten doanean, abisua ematen dio tabernariari. Horrela, zurrutari amorratuak ez dute mugitu behar izango, ezta keinurik egin ere mostradorera. Tabernariak beti jakingo du norengana jo edaria eskeiniz, tragoa jada bukatu duelako.
Asmatzaileen esanetan ostalaritza merkatuan badago produktu honentzat eskaera, batez ere jatetxe dotoreetan edo goi mailako hoteletan.
Seguruenez teknologia bera beste ontzi batzuek ere onartuko dute, boteilak, botilloiak edo kafe ontziak adibidez.
Info gehiago
eta hemen
Erantzunak kargatzen...