Teknologia albisteak

Liburu elektroniko salduenak: O.T. eta Mortadelo

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - Sustatu
2002-04-18 : 12:04

Teknologiarik berriena aspaldiko klasiko baterako. Mortadelo eta Filemon dira liburu elektronikorik salduenak Operación Triunforekin batera. Merkeagoak dira libruok, askoz merkeagoak.

Ez da, ordea, paperean bezainbeste saltzen. Ibañezek egindako marrazkiak ehunka saltzen direla esan dezakegu, izan ere oraindik ere liburu elektronikoek badute zer hobetu. Momentuz 800 lagunek erosi dute modu elektronikoan. Mortadelo eta filemonena izan da lehenengo e-comica. Iragarri genuen hau Sustatun ere.

Zergatik pasatu paperetik modu elektronikora? Ba... paperean 8 euro kostatzen dena 2,5 euroan lor dezakegulako. Horrelako merkealdiak lehendik ere baziren, ze... zenbait entziklopedia %35 merkeago ere erosi daitezke.

e-book denda gutxi daude oraindik eta horixe da arrazoietako bat arrakasta berandutzeko. Aurrez ikusita zegoen arrakasta izango zela, baina beharbada belaunaldi berriei itxaron beharko diote liburu dendetakoek liburu elektronikoak saltzeko.

E-book-ek badute alderik paperekoekin. Esaterako, ingelesez liburu bat irakurtzen badiharduzu eta berba bat trabatuta geratzen bazaizu zer esan gura duen ez dakizula, ba berba hori zanpatu eta adiera lor dezakezu. Paperezkoan, denok dakigu zenbat kostatzen den hiztegi bat kontsultatzea...

Oraindik ere uste da testuak liburu elektronikoen bidez pasatuko direla gehien, baina noiz? Horixe da ez dakiguna.

Erantzun

Sartu