Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskara eta Internet, eztabaida Bartzelonan

Linguapax
2002-04-17 15:04

Linguapax-en biltzarraren barruan, Gotzon Egiak txosten bat irakurri du gaur goizean, Interneten euskararen erabilera bultzatzeko aukerak eta bideak aztertzen dituena.

Labur esanda, bere hitzaldian biziki kritikatu ditu orain arte herri erakundeetatik Microsoft-en softwarea euskaratzeko bideratu izan diren diru laguntzak, eta kode irekiko programak bultzatu beharra azpimarratu du.

Entzuleen artean elkarrizketa luze eta aberasgarria izan da, hizkuntz komunitate txikiek teknologia berrietan aurrera egiteko zer bide landu behar dituzten argitu nahian.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu