Teknologia albisteak
1

INDYMEDIA Euskal Herria

Erabiltzailearen aurpegia
Juan Etxenike - Indymedia Euskal Herria
2002-04-17 : 14:04

Datorren larunbatean, apirilak 20, Indymedia Euskal Herriak bere asanblada egingo du Gasteizen Komite Internazionalistak, Hemen eta Munduan eta Gazteizkoek duten egoitzan, Zapateria kalea, 95.

Duela zazpi hilabete, Indymedia Euskal Herriak bere ibilbidea hasi zuen Leioan, aurreakada haundiak egin dira eta ataria martxan jartzeko oso gertu gaude.

Horregatik, gure asanbladara etortzera gonbidatzen zaitugu. Bertan, gure ibilbideaz jakinarazpena emango dugu.

1- Berlineko Bilera

Berlineko bileraren aurretik bildu ginen eta orduz geroztik ez gara elkar izan salbuespenak salbu. Horregatik Berlinen aipatutakoa abiapuntu hartuta hasiko ginateke.

  • Aipamen laburra Aipamen motza egingo litzateke han eztabaidatutakoa argitaratu egin dudalako zerrenda hontan eta ez du eztabaida haundia sortu zerrenda honetan.
  • Itzulpen sistema Bartzelonak aurkeztutako proposamenaren azterketa gurea baino teknikoagoa zelako eta gure intereserako oso baliagarri litzatekeelako.
  • Arazo legalak Gure Indymediaren, besteak bezala, baina gurea bereziki, ondorio legal guztiak aztertu beharko genituzke. Han tailer bat egin zen gai honen inguruan

2- Finantzaketa

Jaso dugu dirua, eta, dirudienez AEBetan (Hango IMCak) diru asko dago bainan ez dakite nola banatu. Halere bi gauza eztabaidatu beharko genituzke, lehen dirua kudeatzeko sistemaren sorrera, eta beste aldetik, aztertu zeintzuk dira gure behar ekonomikoak eta nola egin behar horiei aurre egiteko.

  • Dirua kudeatzeko sistema Fundazioa sortu? Martxan dagoen erakunde baten bidez kudeatu? Kuenta ireki? Noren izenean?
  • Diru sarrerak Bono laguntzak, planteamentu zehatzak, jaien bitartez lor dezakegun dirua....

3- Propaganda kanpaina

  • Posterrak, Pegatinak.... Diseinuak, proposamenak.... Aurrekontuak?
  • Jaiak, Kontzertuak Zein lekuetan, non aproposa, non dagoen jende talde bat hori aurrera ateratzeko asmoz?
  • Aurkezpenak Egin diren aurkezpenen azalpena eta balorazioa.

4- Talde editoriala

  • Leioa eta gero eginiko txostena
  • Alemaniako eredua
  • Beste ereduak,
  • aholku mezuak. Mezuak bidali dutenei aholku batzuk egitea aproposa iruditzen zait. Aholku horien edukiak eztabaidatu beharko genituzke.
  • Erreportaritza vs. Propaganda Ze interesatuko litzaiguke potentziatzea? Manifa baten iragarkia, edo manifa horri buruzko erreportaia interesante. Zer egin alderdi politiko, sindikato edota erakunde bat gure web-a sistematikoki erabiliko balu? Zer egin jendeak interneten dauden beste medioen materiala igortzen badute? Nola ezberdin dezakegu "kopi-pastea" eta norbaitek egindako lan interesgarri eta originala?
  • Atalen izenak Ataleak eraiki eta gero datozkigun mezuak sartu? Edo mezuen arabera atalak sortu?
  • Agendaren osaketa Interesgarria litzateke mobilizazioen agenda bat sortzea, edota nahikoa litzateke sarean dauden beste agendetara binkuloa eskaintzea?

5- Talde teknikoa

  • MIR kodea eta Freemarker
  • Serbidorea
  • Tekies -non tekies
  • Tailerra: aurkezpen teoriko eta praktikoa

6- INDYMEDIA nazioarteko harremanak

  • Indymediaren koordinaketa Zerrenda garrantzitsuen aurkezpena egingo da bere funtzionamendua jakinarazteko.
  • Print proiektuaren aurkezpena Print proiektua, indymedia paperean egiteko proiektu bat da, horrela kalean helarazi dezakegu informazioa
  • Bideo proiektuaren aurkezpena Interesgarria litzateke zerrenda horretan sartuta daudenen helburuak.
  • Radio proiektuaren aurkezpena Hemen arrosa, irratia.com eta indymedia-EH ri buruzko harremanetaz (izaterik balego) hitzegingo genuke.
  • Global South Proiektua Ipar eta mendebaldeko Indymediak, hegoan eta ekialdean ere proiektuak sortzeko asmoarekin dabiltzate hainbat. Ona litzateke horretaz hitzegitea eta zein proiektuak dauden. Horrek gu inplikatzen gaitu Iparrean eta mendebaldean kokatzen bait gera.

Erantzunak

Juan Etxenike
2002-04-18 : 12:33

Ooops.

Bilera, arratsaldeko bostetan zela esatea ahaztu zait.



Agur

Erantzun

Sartu