Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zure poltsikoko telefonoa aukera ona da?

editorea - sustatu
2002-04-17 11:04

Europako bataz bestekotik gora jartzen gaitu %60 horrek. Horrek esan nahi du sakelako telefonoen kopurua finkoena baino handiagoa dela dagoeneko. consumerrek egindako ikerketa lan batean agertzen dira datuok, erabilera-ohiturak aztertzeko egindako erreportajean.

Eta nortzuk dira milioi hauek mugitzen dituztenak? lau enpresa dira pastel ekonomiko erraldoi horren jabe:

  • MoviStar (16.793.000 bezero)
  • Vodafone (7.732.148 bezero)
  • Amena (5.300.000 bezero)
  • Euskaltel (400.000 bezero)

Ordutegi bakoitzeko tarifa merkeenak zeintzuk diren ere aztertu dute ikerketa honetan eta oso argi adierazita dakar taula bidez. Ez da erraza enpresa batek edo besteak ematen dituzten tarifen arteko aldea ateratzea. Konparatzea engorrosoa da eta hori badakite negozioa egiten dihardutenek. 22 tarifa ezberdin konparatu dituzte. Ondo aukeratuta hiru bider gutxiago ordaintzera heldu gaitezke.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu