Bizkaierazko lehen aldizkari elektronikoa sarean
Euskalkiak gero eta indar eta garrantzia handiagoa hartzen ari diren honetan, bizkaierea mundu osora zabaltzeko eta bizkaieraren normalizazio prozesuan laguntzeko helburuarekin jaio da aldizkari berri hau. zero zenbakia kalean dago jada. Hileko lehen eta hamabosgarren egunean sareratuko dituzte aleak; agenda, baina, astero berrituko dute.
Landuko dituzten gaiak ugariak izango dira, eta horretarako hamalau ataletan banatu dute aldizkaria: kulturaren gaineko kritikak, agenda, euskararen gainekoa, argazki bilduma bat, Bizkaian argitaratzen diren aldizkarietako atalik interesgarrienen aukeraketa, bidaien atal bat, elikadura eta gastronomiaren gaineko beste bat eta munduan zehar bizi diren euskaldunen gainekoa topatuko ditugu, besteak beste, bizkaie.biz webgunean.
Erantzunak kargatzen...