Sustatu logoa Teknologia albisteak

Chavezen trikimailua

axiomaxio
2002-04-16 14:04

Horra Venezuelakoa ulertzeko beste modu bat. Demagun Chavezek ("El loco" deitzen diote, ez ordea "el tonto") konspiradoreak eta azpijokoan zebiltzanak (Armadan, esaterako) agerian utzi nahi zituela. Kolpea egiten utzi, eta gero bueltan gauzak bere lekuan jarri, indartuta, tranpa eta zepo guztiak hondatuta!! Zanba! Bejondeiola, jokaldi maisua.

Konspirazioaren teoriek eta "X txostenek" interneten aparteko mundua osatzen dute. Beraz, Iban Zalduaren moduan, elukubra dezagun une batez. Izan gaitezen Lao-Tse, Klausevitz, Makiabelo...

CIAri irabazi ote dio oraingoz ondratua bezain megalomanoa omen den "paraka" honek? Oraingoz agian irabazi die, oraingoz azpimarra beharko genuke tamalez.

Bada, horrelako burutaziotan nenbilen Venezuelako emakume baten ahotik irakurri dudanean.

Ezta posible, ezin litekee!! Berak ere nire burutazio bera izan du: "¡Todo esto es una farsa, un montaje del loco Chavez para ver quién le era leal en el Ejército!".
(DEIA 2002/04/16, 27 .orria, X. Lapìtzen kronika).

Emakume horrek jarraian adierazpen "anti-chavistekin" jarraitzen du, eta ez da nire kasua. Baina ez al da gertakariak aztertzeko modu dibertigarria?

On dagizuen, barkatu pajamentala.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu