Hemen da berriz eguberria!
2002-04-16 13:04
Eta denok ezagutzen dugun eguberria balitz gaitzerdi, baina birusa da. 2000ko abenduan agertu zena eta orain, apirilaren 12tik aurrera gogor jotzen diharduena. 24 ordutan 3.000 kasu antzeman ziren.
Artxibo hau modu ezberdin batean konprimitua izan da eta zaildu egin da birusa dela antzematea. Bariante honek badu izena: Navidad E1-m deitzen da edo Eguberria E1-m. Berez, abenduko birusa, baina formatu ezberdinean.
Atxikitako artxibo bat darama, "emannuelle" izenekoa. Ikusten baduzu, badakizu ez duzula zabaldu behar.
Erantzunak kargatzen...