Sustatu logoa Teknologia albisteak

Zeintzuk dira webgune ikusienak?

editorea - Sustatu
2002-04-15 12:04

Hiru leku horiek dira, bada, gehien ikusten direnak Euskal Autonomi Erkidegoan, beti ere hedabideen webguneak bazter utzita.

  1. Euskadi-net dago ikusienen arteko lehenengo postuan. Hirugarren hiruhilabetekoan 15.100 bisita egin baziren ere, 23.500 konekzio egin dira laugarren hiruhilabetekoan. (Beti ere galdetutakoen arteko datuak dira, ez ikusten diren orriak, izan ere klikatutako orriak askoz gehiago dira. Inkesta hauek telefonoz egiten dira).
  2. Izan administrazioaren kontratazioen gainekoa edo izan enplegu publikoaren eskaintzari buruzkoa eta gehien-gehien, lanbide.net
  3. Hirugarren postu honetan banku etxeak agertzen dira.

Hedabideen orriak dira, hala ere, gehien ikusten direnak. Azken hiruhilabetekoan 137.000 bider sartu da jendea. Horiek bazter lagata egindako ranking-a da guk aurkeztu duguna. Komunikabiderik ikusiena, nola ez, El correo da.

Weben rankinga, 15 urte eta gehiagoko Interneteko biztanleria erabiltzailearen aipamenen arabera (milakotan). 2001eko II. eta IV. hiruhilekoa ikus dezakezu hemen.

Atari eta bilatzaileen rankinga, 15 urte eta gehiagoko Interneteko biztanleria erabiltzailearen aipamenen arabera (milakotan). 2001eko II. eta IV. hiruhilekoa ere kontsultatu dauteke EUSTATen orrietan. Yahoo, terra eta google dira gehien erabiltzen ditugun bilatzaileak. Euskaraz bilatzeko Kaixok 9,5 erabiltzaile izan ditu azken hiruhilabetekoan eta aurki ere jende askok erabiltzen du, azkeneko datuen arabera 25. dago rankingean Eustatek atera duen Informazioaren gizarteari buruzko inkestan (IGI): familiak.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu