Teknologia albisteak

Interneteko edukiak ordaindu?

Erabiltzailearen aurpegia
sustatu - Sustatu
2002-04-11 : 15:04

Iragarkiak ez omen dira nahikoa dauden gastuak ordaintzeko. Beharbada horrek eragingo du zenbait edukirengatik ordaindu beharra izatea. Edukiak kobratuz 6.705 euro jasoko omen dira lau urtean.

Hamaika enpresak egin dute tupust iragarkiek emango zuten diruari begira egoteagatik. Milaka puntocom enpresa itxi behar izan dira. Gartner Iberica-ko zuzendari Javier Fernandezek esaten du: AEBko kasua da argigarriena. Estatu Espainiarrean, berriz, aldaketa graduala izango da, baina Ameriketako Estatu Batuetan puntocom enpresak lehenengotik kobratzen jaiotzen dira.

Kasu bitxi bat

The Industry Standard informatiboak desagertzen ziren puntocom-en zerrendak plazaratzen zituen. Gaur da eguna enpresa hori ere desagertuta dagoela. Orain, ordaindu behar diren zerbitzuen berri The end of free enpresak ematen du.

Adibide batzuk:

Ya.com Extra birtual nahiz fisikoak (esaterako 2 Megako almazena, ahotsez egindako txata, ) urtean 31.99 euro kobratzen dituzte, Eresmas-ek ere antzerako zerbait egiten du, almazenatzea kobratu eta baita poltsikoko telefonoetara mezuak bidaltzea ere.

Viacarlak zerbitzua norabidez aldatu du. Lehenengo argazki albunak erregalatzen zituen, nolabait esatearren. Ez zuten almazenatzeko mugarik, dena den, orain, zerbitzua dendei ematen die, argazki dendei. Horrela zerbitzua kobratzen dute.

Microneten, entziklopedia doan erabil zitekeen hasieran, baina orain, 20 euro ordaindu behar da urteko harpidetza. Hilabete batean 750 harpidedun dituzte dagoeneko, 175.000 artikulura sarrera dutenak 20 euro horien truke. Yahoo ere hasi da AEBn zerbitzuak kobratzen, baina oraingoz, alde honetakook doan erabil dezakegu. Zenbat denboran? Ba ez askoan.

Terran argi dute harpidetza dela bidea. Enpresako sarreren %30 harpidetzetatik dagor. Jendea lotura bizkorragoak ordaintzeko prest dagoela esan du TerraLycos-eko presidenteak eta baita iragarki gabeko nabigazioagatik ordaintzeko ere.

Beharbada, lehen iragarkietatik aberastu gura zuen jendeak, eta saiakera ahalik eta bezero gehien edukitzekoa zen. Orain berriz ahalik eta zerbitzu onena ematean dago gakoa. Zerbitzu ona emanda errazagoa da harpidedunak egitea.

Erantzun

Sartu