Bizkaiko enpresa txikiak, Informazioaren Gizartera
e-Baltzuak laguntza planaren bidez, arlo teknologikoa sustatu nahi da, batipat.
- Alde batetik, negozio elektronikoak ezartzen lagundu nahi dituzte enpresa txiki eta ertainak.
- Bestetik, zaintza teknologikoa ezarri nahi da enpresetan.
Laguntzak jaso nahi dituzten enpresek baldintza batzuk bete behar dituzte:
- Elkargo eta zerga-egoitza Bizkaian izan behar dute.
- Lantegia izan behar dute Bizkaian.
- Gainera, 100 langile baino gehiago ezin izango dituzte izan plantilan.
- Hautagai bakoitzak proiektu bat aurkeztu beharko du.
Dirulaguntza zein enpresari eman erabakitzeko, besteak beste, aurkeztutako proiektuaren kalitatea; ezarpenak enpresan duen koherentzia; eta proiektuaren garrantzi ekonomikoa enpresa horren izaerarekin alderatuta hartuko dituzte irizpide moduan. E-baltzuak programaren gaineko Foru Dekretua irakurri dezakezue hemen
Burutu programaren barne daude laguntza horiek. Burutu programaren helburua da enpresak informazioaren gizartean sar daitezen; bestalde, Bizkaian gizarte-ekonomia egoera txarrean dauden eremuak ekonomikoki garatzea; eta bideragarritasun proiektu berriak identifikatzea. Buruturen gaineko informazio gehiago hemen irakur dezakezue.
Erantzunak kargatzen...