Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Autonomi Erkidegoan erabiltzen da gehien Internet

Editorea - Sustatu
2002-04-11 11:04

Orain dela hiruzpalau hilabete Katalanek guk baino bi bider gehiago erabiltzen zuten Internet. Orain, aldiz, EAE jarri da zerrendaren gorenean Estudio General de Medios enpresak egindako ikerketaren arabera. Nafarroako datuak ere ematen ditu estudio horrek. Nafarroan, %16,1 konektatu da hilabete honetan. Nafarroan atzera egin dute estatistikek, azkeneko ikerketa egin zenetik, behinik behin.

Datuak komunitateka ikus daitezke, baina horretarako erregistratu egin behar da (doan).

Azken hiru egin-aldietan 43.706 pertsonaren datuak jaso diraegin da. Buruz buruko elkarrizketa bidez hartu dira datuak eta baita telefonoz ere.

Atxikita doakizun dokumentuan, egunkarien, gehigarrien, aldizkarien, irratien, telebistaren, zinearen eta internetaren datuak aurkituko dituzu. Edadeka, sexuaren arabera, maila sozialaren arabera, medioen ranking-a... Dena ttukun aurkeztua eta eskema bidez. PDF formatuan aurkituko duzu

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu