Teknologia albisteak

Udal Euskaltegien webgunea martxan da

Erabiltzailearen aurpegia
Arantzazu Lagunilla - Udal Euskaltegiak
2002-04-10 : 13:04

Bizkaiko, Gipuzkoako eta Arabako 40 udal euskaltegien izenean, aditzera eman nahi dizuegu 2001-2002 ikastaroko komunikazio kanpainaren barruan webgunea sortu dugula.

Udaleuskaltegiak.net

Komunikazioa gizakiok elkar ulertzeko bidea delako eta komunikatzea informazioa elkartrukatzea delako. Milaka eta milaka modu eta hizkuntzatan komunika gaitezke, eta horregatik, UDAL EUSKALTEGIAK pil-pilean dagoen Internet arloan sartu nahi izan da.

Udal euskaltegietan ikasten den hizkuntza, euskara, unibertsala izan daitekeelako eta gure eskaintzak, ikasleek, irakasleek, irakaskuntza sistemak, eta abarrek unibertso zabala osatzen dutelako, udal euskaltegiok unibertso berri baten bila joan gara: Internetera, hain zuzen. www.udaleuskaltegiak.net webgunean gure berri izango duzu: zenbat garen, non gauden, zer egiten dugun, gure publizitate kanpainaren iragarkiak ikusi… Euskaraz eta euskararentzat sortutako web orria da udal euskaltegiena.

Euskararentzat lanean ari garenontzat apustua izan da Interneten sartzea. Aro berrietan hainbat ikasketa eta komunikazio tresna erabili eta sortzearen aldekoak garelako, sar zaitez gunean helbidean eta ezagut gaitzazu. Eskerrik asko.

Gure apustua izan da euskaraz eta euskararentzat web orri bat sortzea, eta hemen duzu. Informazio gehiagorako edo Udal Euskaltegiekin harremanetan jartzeko:

Arantza Aldalur (Zarauzko Udal Euskaltegia)
Tel./Faxa: 943 13 11 53
Posta-e:euskaltegi.zar@zarautz.org

Erantzun

Sartu