Sustatu logoa Teknologia albisteak

Hispalinux-en biltzarra Donostian

Hispalinux-en biltzarra, dagoeneko V.a izango dena, Donostian ospatuko da aurten, eta jakinarazi dutenez data ziurrenak urriaren 11, 12 eta 13 izango dira: software librea edonondik.

Software librearekin lotutako fororik garrantzitsuena da dudarik gabe. Bai behintzat gazteleraz jarduten duten herrialdeetan. Informatikarien arteko kooperazioa bultzatuko da biltzarrean eta jakintza elkartrukatuko.

Fisikoki joaterik ez duenek ere aurkez ditzakete ponentziak, nola ez, birtualki. Nola bidali? Zein formatutan? aurrerago jakinaraziko dute antolatzaileek jarri duten webgunean. Dena den DocBook/XML formatua behintzat onartuko da. Ponentziak aurkezteko epea ekainaren 30a izango da. Hilabete inguruan epaimahaikoek balorazioa egingo dute bidalitakoaren gainean eta ondoren, irailaren 10erako ponentzia osatua entregatu beharko da.

Biltzar horren antolatzaileak elkarlanean Euskal-Linux ORG ORG eta Hispalinux dira.

Dagoeneko, biltzarrean landu beharreko txostenen eskaerak martxan daude. Zalantzarik baduzu, idatzi congreso-ponentes@hispalinux.es helbidera.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu