Teknologia albisteak
2

zelataria zelatazank!

Erabiltzailearen aurpegia
axiomaxio
2002-04-10 : 01:04

Espainiako web-hosting alternatiboak poliziarengandik pairatutako espioitza-lana destapatu du zehatz-mehatz. Zinez istorio bitxi eta adierazgarria, demokrazia espainolaren kalitatea erretratatzen duena beste behin. Horra nola deskubritu zuen NODO50 gune alternatiboak Ziber-Romerales zelatan zeukala. Benetan esperpentikoa, beldurgarria ez balitz.

Aluzinantea, negargarria, ebidentea... ez gaitu ustekabean harrapatuko baina: Nodo50.koek espioitzan buru-belarri zebilzkien Polizia nazionaleko zortzi ordenadoreri segitu diete arrastoa. Goardia Zibileko lauri eta Barne Ministerioko beste hiruri ere bai.

Etengabe aritzen dira NODO50.ren baitan euren webgunea zintzilikatuta daukatenei espiatzen, batipat Barnako gailurraren bezperan. Pikoletoen kasuan nabarmena da kaferako egunero egiten duten pausa. Igandez ere lan egiten dute batzutan.

“Hemen eta Munduan” ez da noski libratzen. Estatuko mugimendu alternatiboa kriminalizatzeko Cotino jaunak egindako adierazpenekin koinziditzen du guztiak.

Bitxia da ere zertan ematen dituzten orduak eta orduak ajente txit prestuok: Via campesina, ATTAC, Marinaleda... gisa horretako arrastoen atzetik... bloque+negro.ren gisakoek xerkan ere noizean behin.

Kontua da Polizia arduradun nagusiek, nola ez, sabotaia, “kokteleria” eta abarreko parafernalia “baskoterrorist” ilegalekin lotu dituztela, ageri-agerikoak, guztiz publikoak direnean Nodo50ko edukinak.

Nodo50.org gune horretatik deskargatu daitekeen PDF txikitxoak irribarrea
eragingo dizue.

Estatuaren espioitza dibisio polizial setatiak (dorpe samarrak ere bai, hauek behinipein) agerian utzi dituzte. Bejondeiela. Defendatzen badakitela erakutsi dute. Noraino ailegatzen da ordea Romeralesen itzala?

Gaitzerdi, espiatutako guztiek NODO50ko hauek bezala balekite...

Erantzunak

Gari Araolaza
2002-04-10 : 12:01

Informazio gehiago hemen: http://losvigilantes.nodo50.org/


Martin Larralde
2002-04-11 : 14:05

Eta besteak beste, Zapatisten alde lanean ari zen txakur bat ere harrapatu zuten.
Istoria barregarria izan daiteke, baina 1995etik hona bilera guztietara poliziako agente bat joatea ere ez da oso atsegina... gehiago gainera batzuetan ahobero bezala jokatzen dugula kontutan eukita.


Begira bestela Zapatisten aldeko sareak kaleratu duen agiria.


Erantzun

Sartu