Nafarroako Bertso Txapelketak badu finala
2002-04-08 13:04
Ekialdean euskarak jasaten dituen etengabeko erasoen aitzinean, kontraerantzuna badugu. Bertako bertsolariek, bertako hizkuntzan kantatuko dute Nafarroaren izena daraman txapelketa bateko finalean, txapela beltza janzteko xedez.
Aurten, gainera, bertso liga jokatu ondotik etorri da txapelketa. Denetara Nafarroa eta Ipar Euskal Herriko 25en bat herritara heldu gara: Tuteratik Urruñara, Bidarraitik Berara, Lakuntzatik Garraldara eta Saratik Doneztebera. 50 lagunetik goiti ibili gara batean eta bertzean lanean. 1000 entzuletik goiti orain arteko saioetan, eta bertze horrenbertze espero ditugu igandean.
Erantzunak kargatzen...