Txandak nola dauden, izena emateko zer egin behar den, era guztietako informazioa... Aste Santuan gaude, baina dagoeneko hasi gara Udarekin pentsatzen. Eguraldiak ere laguntzen du-eta... Udalekuen gaineko berriak jakitzeko webgunea da aurkezten duguna: Abaigar, Bernedo, Goñi eta Urdirotzera uda pasatzera joateko parada.
Euskal Herriak badauka galtzen utzi ezin dugun altxorra: EUSKARA. Horrez gain pertsonaia ezagun nahiz ezezagun, bitxikeria, ohitura nahiz tradizioz eraikitako kultura aberatsa. Guzti honen inguruko jolas, abesti, historia, ipuin... ezagutza dibertigarri bat izateko eskaintza da EUSKAL UDALEKUAK-ek eskaintzen dizuena.
Euskal Udalekuetan ondo pasatzeko aukera paregabea daukazu; dudarik gabe uda baita ondo pasatzeko momenturik egokiena, daukagun denbora libre eta aisialdiak ondo aprobetxatuz ondo pasatzea Benetan modu bikaina!
ABAIGAR, BERNEDO, GOÑI eta URDIROTZ-eko euskal udalekuetan, jende atsegina, giro jatorra eta naturaz gozatzeko aukera ezin hobea daukazu.
Informazio osagarria (webgunetik hartua)
-Plaza baino eskaera gehiago dauden txandetarako, aukeraketa apirilean egingo delarik. Betetzen ez diren txandetan eskaera egiteko epea zabalik geldituko da txanda bete arte, aukeratketarik egin gabe eskaerak zuzenean onartuak izango direlarik bulegora iritsi ahala.
Telefonoa: 943 475436 (12etakik 13:30tara) Posta elektronikoa:posta@euskaludalekuak.org
Erantzun
Sartu