Teknologia albisteak

Bizikletarekin 40.000 kilometro egingo ditu

Erabiltzailearen aurpegia
editorea - Sustatutik
2002-03-27 : 10:03

Sarearen bidez jarraitu daiteke bizikletaz egiten diharduen bidea. 40.000 kilometro egingo ditu eta 29 herrialde zeharkatuko. Eneko Etxebarrieta da bera eta hiru urte eta hilabetean emango dio buelta munduari. Opor egun hauetarako bizikleta ez da izango txarra. Aste Santua ondo pasa!

BH baten pedalei eraginda joango da Eneko Etxebarrieta munduan zehar. Hasi eta astebetera bakarrik jarraitu behar izan du, bidelagunak atzean lagata. Gainera, lehenengo egunetan Frantzia partera pasatzeaz bat bizikleta lapurtu zioten... Oztopoak hamaika, baina umorez dihardu pedaleoan.

Turkía, Iran, Pakistan, India, Tailandia, Laos, Txina, Japon, Vietnam, kanboia, Malasia,.... Orain Txile aldean dago.

Estanbuleko lurrikara jasan behar izan zuen. Kamara digital bat erosi du Hong Kong-en bidaia hau imaginetan lagatzeko... Baina zertarako jarraitu hemen luzatzen. Berak badu web orrialde bat honen guztiaren gainean jarduten duena.

Gaurko berrian Santiago de Chiletik kontatzen duenez, hitzaldi bat ematen egon da, powerpoint erabilita 250 argazkirekin eta testuaz lagunduta. Orain pentsatzen dago bertsioak egitea eskoletan-eta erabiltzeko. Ingelesez eta euskaraz egin gura ditu.

Euskaraz ere izango da web orrialde hori. Barkamenak eskatzen ditu Eneko Etxebarriak euskaraz oraindik ezer ez dagoelako, baina diseinu berriak horretarako aukera emango diola esan du. Guk gustura emango dugu horren berri.

Jarraipena egiteaz gain foroa ere badago, berarekin berba egiteko. Egunerokoa, edo antzerako zerbait ere badago. Herrialdeka sailkatutako informazioa jarri du eskura. Nola preparatuta egon behar zaren fisikoki, zein material eraman, eta bestelako aholkuak ere irakurri daitezke.

Animo Eneko!!!!!!!!!!

Portzierto, animoak ere eman diezazkiokezu. Bidali e-mail bat Enekori: enekoetxeba@hotmail.com

Erantzun

Sartu