Donostiako II. Antzerki Saria
2002-03-25 15:03
Donostiako II. Antzerki Saria Vaiven taldearen "Lotsa gabe" antzerki lanari emango zaio martxoaren 27an Antzoki Zaharrean
Saria 9.015 eurotakoa da eta irabazleek bereziki horretarako egindako Jose Ramon Amundarainen eskultura ere jasoko dute.
Asteazkenean egingo den ekitaldian Amaia Uranga eta IƱaki Salvador musikariek eta Vaiven taldeko aktoreek hartuko dute parte, gero saria emango du Donostiako alkateak eta atsedenalditxo baten ondoren, "Lotsa gabe" antzerki lana eskainiko da.
Sarrera dohainik da eta bidali diren gonbidapenez gain (horiek telefonoz konfirmatu behar dira) jendeak Antzoki Zaharreko lehiatilan eskuratu ahal izango ditu sarrerak astelehenetik asteazkenera 11.30etatik 13.30etara eta 17.00etatik 20.00etara.
Erantzunak kargatzen...